Mondrako neskek 6-0 irabazi diote Urnietari
Garaipen argia lortu zuten atzokoan Iñigo Zabalo eta Francisco Javier Lopez-en jokalariek. Garaipen honi esker Kopako final-laurdenetara sailkatu dira.
Mondraberri / 2008ko maiatzak 1, osteguna
Uste baino errazago irabazi zuten atzoko partidua Iñigo Zabalo eta Francisco Javier Lopez-en jokalariek. Izan ere, aurrean zeukaten arerioa (Urnieta) moral handiarekin etorri zen Mojategira, Ekintza taldeari 7-1 irabazi eta-gero.
Halere, neska txuri-moredunek argi utzi zuten hasieratik zein nagusituko zen Arrasateko zelaian, eta ez zuten inolako aukerarik eman. Azkenean 6 gol egin zizkioten Urnietari.
Gauzak horrela, Mondra Kopako final-laurdenetarako klasifikatu da. Badirudi Mutrikuren aurka neurtu beharko dituela indarrak kopa lortzeko bide horretan. Erronka polita arrasatearrentzat.
Erronka polita eta posiblea, gure taldea denboraldi bikaina egiten ari baita: 9 garaipen lortu ditu, 2 berdinketa eta porrot bakar bat izan du (ozta-ozta galdutako partidua).
MONDRA F.T

MONDRA F.T.
sábado, 3 de mayo de 2008
MONDRA 6-0 Urnieta
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario