Mondra F.T

Mondra F.T
Femenino

MONDRA F.T

MONDRA F.T
MONDRA F.T.

lunes, 26 de mayo de 2008

Penaltietan galdu dute finala
Mondrako neskak Kopako txapeldunordeak izan dira
Zabalo eta “Txisko”-ren jokalariak markagailuan aurreratu dira, Maialen Lopezen gol batekin (15. minutuan), baina Donostiako taldeak berdintzea lortu du (35.ean). Penaltietan donostiarrak finago ibili dira (5-4). Halere, Arrasateko ekipoak denboraldi oso ona egin du.
200 bat zaletu elkartu dira gaur goizean Debako Errota-Zar futbol zelaian, Gipuzkoako Kopako finala zuzenean ikusteko asmoz. Arrasatetik hamarnaka jarraitzaile joan dira talde zuri-moreari babesa ematera, eta euren animuak entzun dira norgehiagokan zehar.Gauzak ondo hasi dira arrasatearrentzat, Maialen Lopezek gola sartu duelako lehen zatiko 15. minutuan. Baina donostiarrek 35.ean beste gol batekin erantzun dute (1-1).Jokoari dagokionez, gura taldeak “denboraldiko partidurik kaxkarrena egin du, finaleko tentsioaren ondorioz”, adierazi du Iñigo Zabalo entrenatzaileak.
Banakoarekin joan dira atsedenera bi taldeak, eta bigarren zatian biziago irten da Mondra, bigarren zatiko aukera onenak eurenak izan dira-eta. Itsasok adibidez gutxigatik ezin izan du errematatu Gladisek ezker hegaletik zentratutako baloia (bigarren zatiko 31. minutuan).Nabarmendu behar dira Gladisek egindako lana eta daukan trebezia. Zabalok bigarren zatian zelairatu du, eta taldeari hauspoa eman dio erasoko jokoan. Bere ezker hegalean sortu dira Mondraren aukerarik onenak. Halere, Amara-Berri ez da atzean gelditu eta hainbat korner behartu dira Sokoa Azkarate atearen inguruan
Denborak aurrera egin ahala, jokoa pobretu da eta bi taldeak baloi luzeak botatzera mugatu dira. Horiek horrela, zelai erdiko jokoa ez da ia existitu. Arauzko 80 minutuak (emakumeetan 80 minutu baitira) agortu direnean, markagailuak banakakoa erakusten zuen, eta zuzenean penaltietara pasa dira.Zabalo teknikoak esan duen moduan, “penaltiak loteria bat da” eta zorte hobea izan dute Amara Berrikoek. Azkenean ozta-ozta irabazi dute: 5-4. Jokalari batzuk nahigabetuta agertu dira finala amaitzerakoan, baina neskek denboraldi oso ona egin dute, eta lehen partiduetan erakutsi zuten joko kaxkarrari buelta ematen jakin izan dute. Taldea ezin izan zen igoera fasera sailkatu, baina gogotsu heldu zion Kopari, eta goraipatzekoa da K.O.aren txapelketan lortutakoa
Zabalo entrenatzaileak iragarri du hainbat jokalarik taldea utziko dutela, eta argitu du oraindik ez dagoela ezer itxita Sokoa Azkarate eta Realaren artean. 2008-2009ari begira, taldeak jokalariak fitxatu beharko ditu, eta ildo horretan ekipoak “parez pare dauzka ateak zabalik gura duten neska guztientzat”.Iñigo Zabalok aurreratu du berak ez duela jarraituko: “Abenduan ekipoa entrenatzen hasi nintzen mesede bat egitearren eta denboraldi amaiera honetan utziko dut”.Bidenabar, irailetik aurrera kadete eta infantil mailako ekipo femeninoak izango ditu Mondrak, “senior taldearen harrobia izateko asmoz”.

No hay comentarios:

who's online