Atezain arrasatearrak Superligan jokatuko du
Sokoa Azkaratek 12 urte egin ditu Arrasateko nesken taldean. Gainera, Mondraren sustatzaile nagusietako bat izan da. Reala Sokoaren kalitateaz ohartu da, eta Estatu espainiarreko liga gorenean (Superligan) jokatzeko fitxatu du.
Mondraberri / 2008ko maiatzak 15, osteguna
Sokoa Azkarate Arregik 29 urte dauzka (larunbatean egin zituen, eta bere taldekideek egun horretan lortutako garaipena eskaini zioten). Arrasatear honek 12 urte daramatza Mondrako nesken taldean, atezain moduan.
Ezagutzen dutenek azpimarratzen dute Arrasateko futbol femeninoaren sustatzaile nagusietako bat izan dela, Maitane Gallastegi eta Vanesa Da Costa-rekin batera, eta orokorrean Mondraren aldeko lanean aritu da buru-belarri.
Azken hiru denboraldietan, adibidez, klubeko kategoria gazteenetako taldeak entrenatu ditu. 2007-2008 honetan Infantil Txikiko ekipoa gidatu du, Gallastegi eta Da Costarekin batera, eta I. Txelis Memoriala antolatu du kategoria horretarako.
Sokoak Euskal Herriko berdeguneetan erakutsi du maila altuko atezaina dela, eta horregatik bera fitxatzeko asmoa agertu izan dute Añorgak, Eibarrek eta Lagun Onak-ek. Baina bera beti Mondrari fidel izan zaio.
Hala ere, Realak Superligan jokatzea eskaini dio, hau da, emakumeen futboleko kategoria gorenean. Eskaintza bikaina.

No hay comentarios:
Publicar un comentario