“Neskak eurak eskatzen ari zaizkigu bi ekipo horiek sortzea”, adierazi digu Patxi De Andresek, Mondrako Zuzendaritzako kideak. Horregatik, litekeena da datorren denboraldirako nesken kadete eta infantil mailako ekipo bana sortzea.
Horrek suposatuko luke jausi kualitatibo eta kuantitatibo bat futbol femeninoarentzat eta, orokorrean, futbolarentzat. Badirudi junior talde bat sortzea ere aztertu dela, baina aukerak gutxiago dira.
De Andresek azpimarratu du orain dagoen nesken ekipoa (senior mailakoa) “hankamotz” dagoela: “Jokalari batzuk adinagatik erretiratzeko asmoa daukate, baina momentu honetan ez dago eurei lekukoa hartuko dien neskarik, Mondran behintzat. Horregatik sortu behar dugu oinarrizko bi talde horiek, senior taldea jokalariz elikatzen joateko”.
Maitane Gallastegi izango da bi talde horien entrenatzailea. Gaur egun seniorreko ekipokoan jokatzen du, eta mutilen Infantil Txiki ekipoa entrenatzen dihardu.
Mondra izan zen Gipuzkoan talde femenino bat sortzen lehenetarikoa, duela 21 urte. 2008-2009 denboraldian klubak izango dituen 11 ekipoetatik 3 neskenak izango dira
MONDRA F.T

MONDRA F.T.
martes, 1 de julio de 2008
Mondrak bi ekipo gehiago izango ditu 2008-2009an
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
aupa neskak! jarraitxu oin arte moduen egurre emoten.
aurtengo bi ekipo oneikin kantera prestatzeak onurak besteik ez dauz ekarriko ta.
nik gure nauen besarkada bero-bero bat emon etxabe"kapitainari", neska hori moduko gutxi dauz ta aren bizipoza da edozein taldek biher dauena.
Araitz etxabe,agur bero bat "pesau" baten partez ta aber laster baten zerbezatxo bat artu geinken batera(hitza artu notzun...ja,ja,ja,),noski zuk gonbidatute,neuk txaparik emon barik klaro.zaindu burue ta segi gogor.
Publicar un comentario