“Neskak eurak eskatzen ari zaizkigu bi ekipo horiek sortzea”, adierazi digu Patxi De Andresek, Mondrako Zuzendaritzako kideak. Horregatik, litekeena da datorren denboraldirako nesken kadete eta infantil mailako ekipo bana sortzea.
Horrek suposatuko luke jausi kualitatibo eta kuantitatibo bat futbol femeninoarentzat eta, orokorrean, futbolarentzat. Badirudi junior talde bat sortzea ere aztertu dela, baina aukerak gutxiago dira.
De Andresek azpimarratu du orain dagoen nesken ekipoa (senior mailakoa) “hankamotz” dagoela: “Jokalari batzuk adinagatik erretiratzeko asmoa daukate, baina momentu honetan ez dago eurei lekukoa hartuko dien neskarik, Mondran behintzat. Horregatik sortu behar dugu oinarrizko bi talde horiek, senior taldea jokalariz elikatzen joateko”.
Maitane Gallastegi izango da bi talde horien entrenatzailea. Gaur egun seniorreko ekipokoan jokatzen du, eta mutilen Infantil Txiki ekipoa entrenatzen dihardu.
Mondra izan zen Gipuzkoan talde femenino bat sortzen lehenetarikoa, duela 21 urte. 2008-2009 denboraldian klubak izango dituen 11 ekipoetatik 3 neskenak izango dira
MONDRA F.T

MONDRA F.T.
martes, 1 de julio de 2008
Mondrak bi ekipo gehiago izango ditu 2008-2009an
Realak Mondrako Sokoa Azkarate fitxatu du!
martes, 27 de mayo de 2008
Torneo en Azpeitia
Aupa Equipo!!!
Todavia no nos hemos recuperado de nuestro golpe en la final, pero ya nos llegan ofertas para no terminar la temporada con mal sabor de boca!!!! Eso si esta vez es pachangilla y sin presiones. Os comento: es un torneo que se juega 3 findes y por la mañana (junio 21,28,julio 5 (final todo el dia ). Es un torneo de futbol 7. Podemos ir todas las que queramos pero eso si, son en Azpeitia. La respuesta tiene que ser para mañana. Son 60 euros de inscripcion.
Osea que ya sabeis todas aquellas que se quieran apuntar, un sms a Maitane (txampi) para que confirme la asistencia del Mondra femenino.
lunes, 26 de mayo de 2008
Penaltietan galdu dute finala
Mondrako neskak Kopako txapeldunordeak izan dira
Zabalo eta “Txisko”-ren jokalariak markagailuan aurreratu dira, Maialen Lopezen gol batekin (15. minutuan), baina Donostiako taldeak berdintzea lortu du (35.ean). Penaltietan donostiarrak finago ibili dira (5-4). Halere, Arrasateko ekipoak denboraldi oso ona egin du.
200 bat zaletu elkartu dira gaur goizean Debako Errota-Zar futbol zelaian, Gipuzkoako Kopako finala zuzenean ikusteko asmoz. Arrasatetik hamarnaka jarraitzaile joan dira talde zuri-moreari babesa ematera, eta euren animuak entzun dira norgehiagokan zehar.Gauzak ondo hasi dira arrasatearrentzat, Maialen Lopezek gola sartu duelako lehen zatiko 15. minutuan. Baina donostiarrek 35.ean beste gol batekin erantzun dute (1-1).Jokoari dagokionez, gura taldeak “denboraldiko partidurik kaxkarrena egin du, finaleko tentsioaren ondorioz”, adierazi du Iñigo Zabalo entrenatzaileak.
Banakoarekin joan dira atsedenera bi taldeak, eta bigarren zatian biziago irten da Mondra, bigarren zatiko aukera onenak eurenak izan dira-eta. Itsasok adibidez gutxigatik ezin izan du errematatu Gladisek ezker hegaletik zentratutako baloia (bigarren zatiko 31. minutuan).Nabarmendu behar dira Gladisek egindako lana eta daukan trebezia. Zabalok bigarren zatian zelairatu du, eta taldeari hauspoa eman dio erasoko jokoan. Bere ezker hegalean sortu dira Mondraren aukerarik onenak. Halere, Amara-Berri ez da atzean gelditu eta hainbat korner behartu dira Sokoa Azkarate atearen inguruan
Denborak aurrera egin ahala, jokoa pobretu da eta bi taldeak baloi luzeak botatzera mugatu dira. Horiek horrela, zelai erdiko jokoa ez da ia existitu. Arauzko 80 minutuak (emakumeetan 80 minutu baitira) agortu direnean, markagailuak banakakoa erakusten zuen, eta zuzenean penaltietara pasa dira.Zabalo teknikoak esan duen moduan, “penaltiak loteria bat da” eta zorte hobea izan dute Amara Berrikoek. Azkenean ozta-ozta irabazi dute: 5-4. Jokalari batzuk nahigabetuta agertu dira finala amaitzerakoan, baina neskek denboraldi oso ona egin dute, eta lehen partiduetan erakutsi zuten joko kaxkarrari buelta ematen jakin izan dute. Taldea ezin izan zen igoera fasera sailkatu, baina gogotsu heldu zion Kopari, eta goraipatzekoa da K.O.aren txapelketan lortutakoa
Zabalo entrenatzaileak iragarri du hainbat jokalarik taldea utziko dutela, eta argitu du oraindik ez dagoela ezer itxita Sokoa Azkarate eta Realaren artean. 2008-2009ari begira, taldeak jokalariak fitxatu beharko ditu, eta ildo horretan ekipoak “parez pare dauzka ateak zabalik gura duten neska guztientzat”.Iñigo Zabalok aurreratu du berak ez duela jarraituko: “Abenduan ekipoa entrenatzen hasi nintzen mesede bat egitearren eta denboraldi amaiera honetan utziko dut”.Bidenabar, irailetik aurrera kadete eta infantil mailako ekipo femeninoak izango ditu Mondrak, “senior taldearen harrobia izateko asmoz”.
Zabalo entrenatzaileak iragarri du hainbat jokalarik taldea utziko dutela, eta argitu du oraindik ez dagoela ezer itxita Sokoa Azkarate eta Realaren artean. 2008-2009ari begira, taldeak jokalariak fitxatu beharko ditu, eta ildo horretan ekipoak “parez pare dauzka ateak zabalik gura duten neska guztientzat”.Iñigo Zabalok aurreratu du berak ez duela jarraituko: “Abenduan ekipoa entrenatzen hasi nintzen mesede bat egitearren eta denboraldi amaiera honetan utziko dut”.Bidenabar, irailetik aurrera kadete eta infantil mailako ekipo femeninoak izango ditu Mondrak, “senior taldearen harrobia izateko asmoz”.
martes, 20 de mayo de 2008
El equipo femenino jugará la final de la Copa de Gipuzkoa ante el Amara Berri
Las jugadoras de Txisko han conseguido llegar a la final tras imponerse por 0-2 el sábado en el campo del Allerru. El equipo está realizando una excelente temporada.
El equipo femenino de fútbol jugará esta semana ante el Amara Berri la final de la Copa de Gipuzkoa tras ganar al Allerru.
ARRASATE. DV. El equipo femenino del Mondra está de enhorabuena. Ha logrado clasificarse para la final de la Copa de Gipuzkoa.
Las chicas de Txisko consiguieron ganar el sábado ante las del Allerru en el campo Plazeta de Lezo. El resultado final fue de 0-2 a favor de las arrasatearras.
Otro partido se disputaba en Hondarribia. El equipo de dicha localidad se enfrentó al Amara Berri. Allí el equipo donostiarra consiguió la victoria por lo que el próximo sábado las de Arrasate se enfrentarán al Amara Berri.
El equipo está disputando un a Copa de infarto. Hasta ahora ha conseguido ganar en once ocasiones, ha empatado dos veces y han sido derrotadas tan sólo una vez. Con el último resultado no suman una victoria más, sino que siguen demostrando lo mucho que trabajan en cada entrenamiento y lo mucho que les gusta el fútbol.
El equipo femenino terminará el sábado una temporada de las que no se olvidan.
sábado, 17 de mayo de 2008
Sokoa Azkarate Realera
Sokoa Azkaratek 12 urte egin ditu Arrasateko nesken taldean. Gainera, Mondraren sustatzaile nagusietako bat izan da. Reala Sokoaren kalitateaz ohartu da, eta Estatu espainiarreko liga gorenean (Superligan) jokatzeko fitxatu du.
Mondraberri / 2008ko maiatzak 15, osteguna
Sokoa Azkarate Arregik 29 urte dauzka (larunbatean egin zituen, eta bere taldekideek egun horretan lortutako garaipena eskaini zioten). Arrasatear honek 12 urte daramatza Mondrako nesken taldean, atezain moduan.
Ezagutzen dutenek azpimarratzen dute Arrasateko futbol femeninoaren sustatzaile nagusietako bat izan dela, Maitane Gallastegi eta Vanesa Da Costa-rekin batera, eta orokorrean Mondraren aldeko lanean aritu da buru-belarri.
Azken hiru denboraldietan, adibidez, klubeko kategoria gazteenetako taldeak entrenatu ditu. 2007-2008 honetan Infantil Txikiko ekipoa gidatu du, Gallastegi eta Da Costarekin batera, eta I. Txelis Memoriala antolatu du kategoria horretarako.
Sokoak Euskal Herriko berdeguneetan erakutsi du maila altuko atezaina dela, eta horregatik bera fitxatzeko asmoa agertu izan dute Añorgak, Eibarrek eta Lagun Onak-ek. Baina bera beti Mondrari fidel izan zaio.
Hala ere, Realak Superligan jokatzea eskaini dio, hau da, emakumeen futboleko kategoria gorenean. Eskaintza bikaina.
martes, 13 de mayo de 2008
MONDRA 4-1 ALLERRU
Territorialeko neskak denboraldi oso ona egiten ari dira, eta atzo 4-1 hartu zuten mendean Luberri taldea. Atzo Sokoa Azkarate atezainaren eguna zen, eta taldekideek garaipena eskaini zioten.
Garaipen horri esker, Iñigo Zabalo eta Francisco Javier Lopez entrenatzaileen taldea Kopako finalerdira sailkatu da. Finalerdian Alleru talde donostiarra izango du aurkari, datorren larunbatean, Gipuzkoako hiriburuan.
Beraz, arrasatearrak eta donostiarrak arituko dira nor baino nor, finalerako txartel bat lortzeko asmoz. Irabazleak bi aste barru jokatu du finala (maiatzaren 24ean), beste finalerdiko (Hondarribia – Amara-Berri) txapeldunaren aurka.
sábado, 3 de mayo de 2008
MONDRA 6-0 Urnieta
Mondrako neskek 6-0 irabazi diote Urnietari
Garaipen argia lortu zuten atzokoan Iñigo Zabalo eta Francisco Javier Lopez-en jokalariek. Garaipen honi esker Kopako final-laurdenetara sailkatu dira.
Mondraberri / 2008ko maiatzak 1, osteguna
Uste baino errazago irabazi zuten atzoko partidua Iñigo Zabalo eta Francisco Javier Lopez-en jokalariek. Izan ere, aurrean zeukaten arerioa (Urnieta) moral handiarekin etorri zen Mojategira, Ekintza taldeari 7-1 irabazi eta-gero.
Halere, neska txuri-moredunek argi utzi zuten hasieratik zein nagusituko zen Arrasateko zelaian, eta ez zuten inolako aukerarik eman. Azkenean 6 gol egin zizkioten Urnietari.
Gauzak horrela, Mondra Kopako final-laurdenetarako klasifikatu da. Badirudi Mutrikuren aurka neurtu beharko dituela indarrak kopa lortzeko bide horretan. Erronka polita arrasatearrentzat.
Erronka polita eta posiblea, gure taldea denboraldi bikaina egiten ari baita: 9 garaipen lortu ditu, 2 berdinketa eta porrot bakar bat izan du (ozta-ozta galdutako partidua).
lunes, 21 de abril de 2008
Urola 1-1 Mondra
En el partido de hoy las chicas intentaran celebrar su victoria dedicandosela a Maitane Gallastegi que cumple 26 añitos.
Zorionak Maitane
El equipo Femenino disputará su último partido de la temporada, en la que han jugado grandes partidos. Hoy se enfrentan al Urola en el campo de Argixao de Zumarraga. Ya demostraron su capacidad de jugar al fútbol en la primera vuelta y la segunda tampoco les ha ido nada mal. Si ganan esta semana conseguirán la onceava victoria consecutiva. En estos momentos son segundas en la clasificación y están empatadas con el Mutriku.
miércoles, 16 de abril de 2008
MONDRA 4-1 ARIZMENDI
Las chicas suman otra victoria y siguen segundas esperando el tropiezo del lider Mutriku. Tuvieron que dar todo ya que quedaron con 10 jugadoras para toda la segunda parte. A pesar de todo se impusieron con un claro 4-1 al Arizmedi con un juego bonito y se vio que las chicas tienen un objetivo claro: GANAR LA COPA! En las siguientes semanas se sortearan los proximos partidos, para seguir avanzando hasta la esperada FINAL!
martes, 8 de abril de 2008
Bergara 0-7 Mondra
domingo, 16 de marzo de 2008
Mondra 6-0 Zestoa
Mondra-Zestoa
El equipo femenino también jugará un partido significativo. Si consiguen la victoria tendrán la oportunidad de acercarse al Mutriku que encabeza la clasificación con 22 puntos. Las chicas de Txisko jugarán ante el Zestoa hoy a las 18.00 horas en Mojategi. El equipo de Urola Costa perdió la semana pasada ante el Arizmendi A por 1-2, por lo que, el femenino tiene doble razón para lograr batir al Zestoa y sumar otros tres puntos.
domingo, 2 de marzo de 2008
Mondra 13 - 0 Arizmendi B
martes, 26 de febrero de 2008
AUPA NESKAK
Berriz ere Partidua aste bukaera hontan. Zapatuan 17:30.Derbi interesgarria izango da. Animatu eta partidu ona ikusiko duzue.
domingo, 24 de febrero de 2008
MONDRA 5- 0 UROLA
Larunbatean jaso zuten neskak Urolaren bisita Mojatein. Atsedena izan behar zuten neskak asteburuan, baina duela bi aste Urolaren kontra jokatu behar zuten partidua atzeratu behar izan zuten epailea agertu ez zelako. Berriz ere herriko neskak esperientzia handiko taldea direla erakutsi zuten. Urolako taldea berriz jokalari gazteagoez osatua dago, eta jokoan taldearen arteko koordinazio eza eta trebezia gutxiago dutela argi geratu zen.
martes, 19 de febrero de 2008
Mondra-Urola
Este Sabado el Femenimo se enfrentara al Urola en Mojategi a las 16h. El partido se suspendio hace dos semanas porque no aparecio el Arbitro! Esperemos que este finde aparezca.
A por ellas.
Aupa Mondra!!!